×

Web orri honek berezko cookiak erabiltzen ditu. Orrian jarraituz gero bere erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.

Instalatzaile baimendua 20/CCBT-1777
656 752 438 943 279 592
gaztelu@electricidadgaztelu.com

Gaztelu

Gaztelu Electricidad General familiako enpresa da, 1979an sortua. Elektrizitatearen sektorean 35 urtetik gora daramatzagu, eta, gurasoengandik seme-alaben eskura igarota, negozioari ardura osoz eusten diogu  zerbitzuak gaurkotuta.

Gaztelun eguneroko lanean hiru helburu hauek ditugu gogoan:

  • Arduraz lan egitea.
  • Bezeroekiko konpromisoa eta arreta
  • Erabiltzen ditugun materialen kalitatea

Gaztelun badugu, gainera, instalatzaile baimenduaren ziurtagiria 20/CCBT-1777A, Eusko Jaurlaritzako Industria sailak emana. Agiri horri esker, elektrikari tituludun akreditatu gisa jarduteko aukera dugu. Era berean, tentsio baxuko instalatzaile akreditatuak gara eta egindako instalazioak Industria sailaren aurrean egiaztatzeaz ere arduratzen gara.